Home Berriak Jakindun, matematika edota zientziaren ezagutzak hobetzeko euskara hutsezko plataforma

Jakindun, matematika edota zientziaren ezagutzak hobetzeko euskara hutsezko plataforma

Koronabirusak eragindako itxialdiaren ondorioz, Euskal Herriko irakasle eta ikasleek etxetik eta internet bidez erabil dezaketen erreminta aproposa da.

Ikasle euskaldunek matematika edota zientziaren ezagutzetan hobetzeko euskara hutsezko plataforma da Jakindun. Koronabirusak eragindako itxialdiaren ondorioz, Euskal Herriko irakasle eta ikasleek etxetik eta internet bidez erabil dezaketen erreminta aproposa.

Jakindun irabazi-asmorik gabeko proiektua da eta zientzia ikasgaiei lotutako bideoak eskaintzen ditu bere webgunean, euskaraz eta doan. Bideo hauetan azalpen errazak aurkezten dira eta denbora laburrean. Honen bitartez plataformak hezkuntza komunitatearentzako baliabide lagungarria izan nahi du.

Irakasleek nahiz ikasleak jakindun.com webgunera edota Youtuben duten kanalera sartuz gero, fisika, kimika edota matematikarekin erlazionatutako kontzeptu ezberdinen azalpena eta hauek lantzeko ariketak aurkitu ditzakete. Bereziki, plataforma DBHko ikasleetara bideratuta doa, eta, bertan, azalpen eta ariketak kurtsoka bereizita ageri dira.

2017. urtean jaiotako euskara hutsezko eta doako lehendabiziko hezkuntza plataforma da Jakindun. Ikasleen eskura bideoak jartzen ditu, azalpen errezekin, hobeto ulertzeko zailak egiten zaizkien ikasgaien inguruan, hain zuzen. Edonoren eskura dagoen baliabidea izateaz gain, sarea ahalik eta kalitate onena duten euskarazko eduki zientifikoz betetzea eta komunitatea eraikitzea du helburu Jankindunek, euskara eta zientziaren arteko elkarlana aintzat hartuta. Jakindun teknologia tresna paregabea da ikaskuntza-irakaskuntza prozesurako. Izan ere, bideo ezberdinek ikaslearen motibazioa areagotu dezakete, ikasgaienganako ulermena hobetuz.

ITURRIA: https://www.elcorreo.com/zurekin/jakindun-matematika-edota-20200329205915-nt.html

  • Partekatzea: