Home Berriak Matematikak eta irakaskuntza… gaizki dabilen bikotea?

Matematikak eta irakaskuntza… gaizki dabilen bikotea?

Bideo honetan egiten den planteamendua oso interesgarria egin zait. Magisteritzako ikasleen artean Matematikak maite dituzten ikasle gutxi dira. Hau urtero gure eskolan ikusten dugun zerbait da, eta kezkatzeko moduko kontu bat dela iruditzen zaigu. Lehen hezkuntzako irakasle izateko ikasten ari direnen artean askok ez dute matematikarako zaletasun handirik. Hauek matematikagandik aspaldi alde egin zuten eta orain oso nabaria da logika eta matematikarekin aritzeko ohitura falta. Nire ustez ez da gaitasun kontu bat, ze egunerokotasunean ez dute arazorik zenbakiak eta logika erabiltzeko…. baina hau ez dute ikusten gaitasun matematikoa bezala. Gure egungo gizartean matematika eta logika, ondo erabiltzea ezinbestekoa dela iruditzen zait eta hau bultzatzeko, bideoan esaten den bezala, programatzen ikastea oso irtenbide ona izan daiteke.

Azkenik, esaldi hau oso interesgarria egin zait: “cualquier gran herramienta puede ser usada sin sentido, como convertir todo en un espectáculo multimedia” .

Iturria eta bideoa: https://tekberriak.wordpress.com/2014/10/14/matematikak-eta-irakaskuntza-gaizki-dabilen-bikotea/

  • Partekatzea: