Home Berriak Ikasketa maila eta langabezia tasa

Ikasketa maila eta langabezia tasa

Aurreko astean, Maiatzaren Lehena, Langileen Nazioarteko Eguna izan zen eta horren harira interesgarriak iruditu zaizkigun datu batzuk zuekin partekatu nahi ditugu.
2015ean Ekonomia, Lankidetza eta Garapenerako Antolakundeak argitaratutako txostenak hezkuntzak dituen onura sozio-ekonomikoak jasotzen ditu. Bertan agertzen diren ondorioetariko batzuk hurrengoak dira:

• Langabezia tasa altuena oinarrizko hezkuntza baino ez duten pertsonen artean ematen da.
• Azken urteotan langabezia tasa handitu egin da bereziki ikasketa maila baxuenak dutenen artean.
• Langabezian dauden pertsonek lana aurkitzeko behar duten denbora eta haien ikasketa maila alderantziz proportzionalak dira.

Arrazoi gehiagorik behar ikasten jarraitzeko? Zer datorkizue burura aurrekoa irakurtzerakoan?

Txosten osoa ondorengo loturan:
http://www.mecd.gob.es/dctm/inee/internacional/panorama-de-la-educacion-2015.-informe-espanol.pdf?documentId=0901e72b81ee9fa3

  • Partekatzea: