Home Berriak Udan zerura begiratu (III) Pertseiden izar-euria.

Udan zerura begiratu (III) Pertseiden izar-euria.

Pertseiden izar-euria izango da ziur asko udako fenomeno astronomikorik ezagunena. Uztailaren erdialdera, Lurrak Swift-Tuttle kometaren orbita gurutzatzen du. Kometak bere bidean utzitako hautsa eta hondakinak gure planetaren grabitazio-eremuan harrapatuta gelditu daitezke eta Lurreko grabitate indarrak lurrazalera erakarri. Kometa zatiak atmosfera zeharkatzerakoan frikzioaren eraginez kiskali egiten dira, momentu batez dirdiratsu bihurtuz; antzinatik hain magikoak iruditzen zaizkigun izar iheskor, alegia.

Meteoro gehieneko unea abuztuko 12an izango da, baina esan bezala izar-jasa uztailaren erdialdera hasi eta abuztuaren 24ra arte luzatuko da. Fenomeno honetaz gozatzeko ez da tresna berezirik behar; adituek oztopo gutxi duen lekua bilatzea gomendatzen dute (eraikinik edo zuhaitzik gabekoa), bertan etzatea, iluntasunera ohitzea eta zerua behatzea.

Aurten, egun horretan, hilbehera izango dugu, beraz, ortzia ilun egongo da eta, lainorik ez egotekotan, izar-euria ikusgarriagoa izango da!

Animatuko al zarete? Ba al dago zuen herrietan jarduera berezirik egingo duen astronomia-elkarterik? Argazkirik egitekotan partekatu sare sozialetan eta Jakindun aipatu, guk baita zuen irudiez disfrutatu ahal izateko!

https://www.eitb.eus/eu/albisteak/gizartea/osoa/1395880/2016ko-izarjasa-abuztuan-done-laurendiren-malkoak-ikusteko-gida/

  • Partekatzea: