Home Berriak Zergatik ematen zaio hainbeste garrantzia beste planeta batean ur-likidoa aurkitzeari? (Iraileko azkenengo postaren erantzuna)

Zergatik ematen zaio hainbeste garrantzia beste planeta batean ur-likidoa aurkitzeari? (Iraileko azkenengo postaren erantzuna)

Materiaren oinarrizko egoerak kontuan izanda (gasa, likidoa eta solidoa), galdeiozu zure buruari... zelan daude molekulak egoera bakoitzean? Mugitzeko gai al dira? Zein abiaduratan?

Ezagutzen dugun bizia - Lurra planetan dagoena, alegia - molekula organiko konplexuz osaturik dago eta konplexutasun maila hori lortzeko molekula sinpleagoak euren artean konbinatzeko gai izan behar dira. Molekula sinpleen arteko loturak sortzeko baldintzetako bat zera da, molekulak mugitzeko gai izan behar dira baina ez azkarregi, bestela elkarri egiteko aukera galtzen baitute.

Aurreko guztia kontuan hartuta… zure kabuz galdera erantzuteko gai sentitzen al zara?

  • Partekatzea: