Home Berriak Zientzia musu-truk! Ezezaguna hitzaldi zikloa.

Zientzia musu-truk! Ezezaguna hitzaldi zikloa.

Gaurkoan hitzaldi ziklo interesgarria ekartzen dizuegu zientziaz gozatzeko!

Bilboko Bidebarrieta Liburutegian bi hitzaldi antolatuko dira otsailean eta martxoan, Donostia International Physics Centerrek (DIPC) eta Euskadiko Filmategiak bultzaturiko “Ezezaguna” zinema eta zientziari buruzko zikloaren bigarren edizioaren barruan.

Lehenengo hitzaldia otsailaren 20an izango da eta giza-genomaren ezkutuko sekretuak argituko ditu. Bigarrenak, martxoaren 6an, superkonputadoreak eta Unibertsoa izango ditu protagonista.

Informazio guztia ondorengo estekan:
https://zientziakaiera.eus/ekitaldia/2019/02/20/ezezaguna-hitzaldi-zikloa-bidebarrieta-liburutegian/

  • Partekatzea: