Home Berriak Pi eguna.

Pi eguna.

Pi eguna ospatzeko tailerrak izango ditugu Bilboko Bizkaia Aretoan martxoaren 13an!

Segur aski, Pi zenbakia munduan dauden konstante matematikorik garrantzitsuenetakoa da eta gizakiek 4.000 urte baino gehiago eman ditu zenbaki berezi hau ikertzen.

Ingelesez (eta euskaraz !) martxoaren 14a idazteko moduak konstante matematiko ezagunaren lehenengo hiru digituak biltzen ditu (3,14), eta horregatik proposatu zen 1988. urtean Pi zenbakiaren eguna ospatzeko data moduan. 2009an, ABEetako Kongresuak martxoaren 14a Pi Zenbakiaren Egun Nazionala izendatu zuen.

Basque Center for applied Mathematics (BCAM) zentroak, Euskal Herriko Unibertsitateko Kultura Zientifikoko Katedrarekin batera, martxoaren 13rako hainbat tailer eta ekimen antolatu dituzte. Horien programa eta partehartzeko jarraibideak ondorengo link-ean daukazue!

https://zientziakaiera.eus/ekitaldia/2019/03/13/martxoaren-13an-bcam-naukas-ekitaldia-pi-eguna-ospatzeko/

  • Partekatzea: