Home Berriak Elhuyar Zientzia Azoka jaia

Elhuyar Zientzia Azoka jaia

Zapatu honetan, Bilboko Plaza Berrian, Elhuyar Zientzia Azoka festa ospatuko da. Bertan, DBHko eta batxilergoko 32 ikastetxetako gazteek ikasturtean zehar garatutako 90 proiektu aurkeztuko dituzte Plaza Barriko arkupe eta erdigunean. Euskal Herriko ikastetxeetako gazteez gain, Galiziako, Kataluniako eta Portugaleko taldeak ere izango dira.

Aurreko guztia gutxi balitz, txikientzako esperimentuak eta tailerrak eskainiko dira, joko zientifikoak, ginkanak… Eguneko programa osoa ondorengo estekan daukazue:
https://zientzia-azoka.elhuyar.eus/eu/albisteak/maiatzaren-11n-zientzia-azoka-festa-bilbon

Animatu eta parte hartu!

  • Partekatzea: