Home Berriak Paul Jorgensen Kanadarra Bai Jakindun!! Bere Euskarari Buruzko Bideoa Bolo-Bolo Dabil Sarean

Paul Jorgensen Kanadarra Bai Jakindun!! Bere Euskarari Buruzko Bideoa Bolo-Bolo Dabil Sarean

Bideoa ingelesez dago, 9 minutu irauten du eta dagoeneko 200.000 ikustalditik gora izan ditu.

Euskararen jatorriari buruz hitz egiten duen bideo honek zeresana ematen ari da Interneten azken egunetan. Basque - A Language of Mystery (Euskara – Hizkuntza misteriotsua) izenburua duen bideoa Paul Jorgensen hizkuntzalari kanadarrarena da eta maiatzaren 4an argitaratu zuen Lang Focus izeneko Youtubeko bere kanalean.

Aipatutako kanalean Jorgensenek mundu zabaleko hizkuntzen gaineko bere ezagupenak azaltzen ditu, eta honetan euskara da protagonista. Bertan, modu errazean azaltzen ditu hizkuntza horren inguruan dauden berezitasunak. Informazioa About Basque Country blogak argitaratu du.


Albistearen Iturria: http://www.eitb.eus/eu/albisteak/gizartea/osoa/4052054/euskarari-kanadar-batek-egindako-bideoa-bolobolo-dabil-sarean/

  • Partekatzea: