Home Berriak Euskararen erabilerak behera egin du gune euskaldunetako kaleetan.

Euskararen erabilerak behera egin du gune euskaldunetako kaleetan.

Jakindun izatea Euskaldun izatea eta euskara erabiltzea ere bada.
Jakindun bideoak zure mugikorrean, ordenagailu edo tabletean egunero eskuragarri dituzu, kalean, etxean edo ikastolan ikusi eta konpartitzeko.
Anima zaitez! Izan Jakindun!
Jarraitu, konpartitu eta komentatu!

Euskal hizkuntzaren kale-erabilerak ia puntu bat egin du atzera 2006-2016 hamarraldian: %13,7tik %12,6ra, Soziolinguistika Klusterrak argitaratu duenez.

Euskal Herriko kaleetan orain dela hamar urte baino euskara gutxiago hitz egiten dela argitaratu du Soziolinguistika Klusterrak. Zehazki, asteazken honetan Donostian aurkeztu diren datuen arabera, 2006-2016 hamarraldian ia puntu bat egin du atzera euskal hizkuntzaren kale-erabilerak: %13,7tik %12,6ra, hain zuzen ere.

Dena den, salbuespenak daude, noski, eta, lurraldekako azterketak kontutan izaten baditugu, aipatzekoa da Araban eta Nafarroan euskararen kaleko erabilerak gora egin duela. Araban, hain zuzen, orain arte jasotako emaitzarik onenaren kuotan mantendu da erabilera, eta Nafarroan %5,7tik %6,7ra igo da azken bost urteetan.

Ez da gauza bera gertatu Bizkaian: azken hamar urteetan euskal hizkuntzaren erabilera behera egin due kaleetan, gaur egungoa %8,8a izanez. Ipar Euskal Herrian ere beheranzko joera izan da 1998tik eta azken datuak erakutsi dutenez inoizko tasa baxuena erregistratu da bertan: %5,3koa. Arduratzeko kontua da hau zalantzarik gabe.

Gipuzkoari dagokionez, euskararen kale-erabilerak oso altua izaten jarraitzen du, %31,1ekoa. Hala ere, azken bost urteetan 1,5 puntuko murrizketa izan du euskararen kale-erabilerak.

Emakumeek gehiago erabiltzen dute euskara

Soziolinguistika Klusterrak burututako VII. neurketa honek, beraz, berretsi egin du gune euskaldunenetan euskarak atzera egin duela azken hamarraldian kaleko erabilerari dagokionez. Gauzak horrela, biztanleen erdia baino gehiago euskaldun diren lekuetan euskararen erabilera mailak atzera egin du, nahiz eta euskaldunak %50 baino gutxiago diren lekuetan mantendu egin den kaleko erabilerari dagokionez.

Hortaz aparte, milioi erdi pertsonaren arteko elkarrizketak aztertu ondoren, aipatzekoa da haurrak eta gazteak direla, ordena horretan, kalean euskara gehien erabiltzen dutenak. Eta adin guztiak aintzat hartuta emakumeek gizonezkoek baino gehiago erabiltzen dute euskera kaleko solasean.

Albistearen iturria:
http://www.elcorreo.com/zurekin/euskararen-erabilerak-behera-20170713171745-nt.html

  • Partekatzea: