Home Berriak Marten izotz-azpiko aintzira handi bat detektatu dute.

Marten izotz-azpiko aintzira handi bat detektatu dute.


MARSIS radarrak egindako hainbat neurketa aztertu ondoren, Marte planetaren Hego Poloan dagoen izotz-geruzaren azpian radarraren seinalea bat-batean aldatzen dela konturatu dira ikertzaileak. Eremu horretan jasotako datuen profilak Antartikan eta Groenlandian dauden izotz azpiko aintziren antzekoak dira, beraz, Marten ere aintzira bat dagoela izotz geruzaren azpian ondorioztatu dute.

Albiste osoa ondorengo loturan irakurri dezakezue:
https://zientzia.eus/artikuluak/marten-ur-likidoa-detektatu-dute-izotz-azpiko-aint/

Ba al dakizue zergatik ematen zaion hainbeste garrantzia beste planeta batean ur-likidoa aurkitzeari? Erantzuna urriko azken post-ean! ;)

  • Partekatzea: