Nor Gara

2017an, lagun talde bat kezka partekatu baten inguruan elkartu ginen. Gure seme-alabek euskaraz ikasten dute eta etxeko lanak egiteko informazioa interneten bidez eskuratzen dute, batez be bideoak asko erabiltzen dituztelarik ikasteko. Berezkoa dute.

Orduan, Interneten euskaraz ikasteko baliabide gutxi daudela ohartzen gara. Eta are gutxiago bideo-formatuan (nahiz eta horrelako kanal oso interesgarriak dauden). Horrela, gure seme-alabek ikasten dutenaren eta sarean aurkitzen denaren artean jauzi bat dagoela ulertu genuen. Eta euskarak interneten presentzia handiagoa izateko eta baita ikaskuntza-prozesuari laguntzeko, ekarpena egiten saiatzea erabaki genuen.

Hainbat esparrutatik gatozen pertsonak gara: enpresatik, gizarte-ekimenetatik edo ikus-entzunezkoen mundutik. Jakindun elkartea osatzen dugu, eta hura da bideoen gaineko eskubide guztien jabea.

Hasieratik argi izan genuen, halaber, proiektuak ez zuela irabazi-asmorik izango eta herritar guztiek eskura izango zutela.

Gaur egun, finantzazio pribatua dugu, eta horrek aukera ematen digu bideoen ekoizpena ordaintzeko, baina espero dugu laster bazkide gehiago izatea, publikoak edo pribatuak, Jakindun hazteko, hezkuntza-komunitate osoari zuzendutako euskarazko ezagutzaren plataforma gisa (gurasoak, irakasleak eta ikasleak).

Jakindun zerbitzuarekin kolaboratu nahi baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan: harremana@jakindun.com.