Home Berriak Jakindun berriro First Lego Leaguen!

Jakindun berriro First Lego Leaguen!

Larunbat honetan Deustuko Unibertsitatera etorri!
Parte hartu!
Ta mini Dron bat irabazi!


Zergatik egingo dugu FIRST LEGO LEAGUE Euskadi.
Deustuko Unibertsitateko Ingeniaritza Fakultatean jabetzen gara zientziak eta teknologiak aldatzeko sekulako boterea dutela gizartean. Horregatik aparteko ilusioa egiten digu 10 urte baino gehiago dituen proiektu honekin bat egiteak. Euskadiko beste diziplina askoren harrobia da, are gehiago lehiaketa sareen modalitate berri honetan. Ezer argi badugu Deustun hau da: bakarrik arinago goazela, baina beste batzuen eskutik urrunago heltzen garela.

FIRST LEGO LEAGUE (FLL ) Euskadi eredua bete-betean dator bat gure unibertsitatearekin hainbat arrazoirengatik: lehena, ez delako egun bateko lehiaketara mugatzen. Harantzago doa, hilabeteetan garatuko da prestakuntza programa, erakunde ugari inplikatuta eta guk geuk ere parte hartuta. Oso bide praktikoa da gure gazteek hurbiletik ikusi dezaten zer diren STEAM diziplinak, batzuetan transmititzen hain zailak direnak. Dena egiten da ikaskuntza esperientzia oso dibertigarrietatik abiatuta, jakin-mina sortu eta sakontzen jarraitzeko gogoa pizten dutenetatik.

Bigarren arrazoia: robotaren jolasaz gain, gizarte arazo bat jorratzen da, berrikuntzaren bidez konpondu beharrekoa. Eta ez pentsatu parte hartzaileen adinak eta gaztetasunak irtenbide sinpleetara eramango gaituztenik. Alderantziz, irudimen handiko ideiak izaten dituzte, oso landuak eta adituekin kontrastatuak; sarritan aho-zabalik uzten dituzten epaileak eta bertaratzen diren ikusleak.


Eta hirugarren arrazoia eta garrantzizkoena: FLLren zutabea balioak dira. Eredu hori bikain uztartzen da Deustuko misio eta ikuspenarekin: ikasitakoa aplikatu mundua hobetzeko, aniztasuna eta inklusioa txertatu, lankidetza sustatu gainerako kideei, taldeei eta entrenatzaileei lagunduz. Izan ere, badago FLLren kontzeptu bat oso gustuko duguna: koopertizioa, bi hitz bat eginda, printzipioz oximorona ematen dutenak lotzen badituzu: kooperazioa eta konpetizioa. Baina lehiaketa barrutik bizi izan duzunean konturatzen zara parte hartzaileek erakusten dutela lehia adiskidetsua eta bata bestearen onura ez direla helburu desberdinak, eta gainerakoei errespetua izatea taldeko lanaren oinarria dela.

Azkenik, ez dugu ahaztu nahi boluntariotza, proiektu honen muina. Asko eta asko dira lehiaketara bildu diren pertsonak gure Unibertsitatean eta espero dugu askoz gehiago izatea. Eskerrik asko aldez aurretik! Zuek gabe, ezina izango litzateke erronka hau ataka onera iristea; urduri baina ilusioz beterik ekingo diogu.

Gure Unibertsitateko korridoreak energiaz, konpromisoz eta grinaz zelan betetzen diren ikusi nahi dugu, hori erakusten baitute talde partehartzaileek urtero. Atzera-kontaketa jarri dugu martxan FLL Euskadi 2020rako eta, bereziki, FLL Euskadi Deusturako. Eskerrik asko!

Iturria: https://www.innobasque.eus/microsite/first-lego-league-euskadi-2019/deusto/

  • Partekatzea: