Home Berriak Zientziako Emakumearen eta Neskaren Nazioarteko Eguna

Zientziako Emakumearen eta Neskaren Nazioarteko Eguna

Ba al zenekien zientzia eta teknologiako hezkuntza aukeratzen duten ikasleen kopurua behera doala urtetik urtera? Eta emakumeei erreparatuz gero aipatutako beherakada deigarriagoa dela? Zergatik ote genero-bereizketa nabari hau?

2015eko abenduaren 15etik otsailaren 11a Zientziako Emakumearen eta Neskaren Nazioarteko eguna da. Nazio Batuen Batzar Nagusiak izendatutako egun honen xedea emakume eta neska guztiek zientzian duten parte-hartzea bidezkoa eta erabatekoa izatea aldarrikatzea da, eta bide batez, genero berdintasuna eta emakumearen ahalduntzea lortzea.

Ospatzeko hainbat jarduera eta ekimen antolatuko dira hurrengo egunotan mundu osoan. Bizi zaren herriko agendan Zientziako Emakumearen eta Neskaren Nazioarteko egunari lotutako jarduerarik al dago? Zure ikastetxean ekimen berezirik prestatu dituzue? Kontaiguzue iruzkinetan edo sare sozialetan ondorengo hashtag-ak erabiliz!

#mujeresenciencia #eligelaciencia #choosescience

P.D.: Ez dugu euskarazko hashtagik aurkitu… Sortuko dugu bat hurrengo urterako? Gure proposamena: #aukeratuzientzia


Iturriak: http://inspirasteam.net/eu/conoce-el-proyecto/
http://www.womeninscienceday.org/Background.html
http://www.nanogune.eu/eus/event/dia-internacional-de-la-mujer-y-la-nina-en-la-ciencia-2018

  • Partekatzea: